Mutualia Sociedad de Prevención de Riesgos laborales

castellano
Quienes somos Que ofrecemos Obligaciones del empresario Donde estamos Servicios Informacion Contacto
Sociedad de Prevención Mutualia
 
Nortzuk Gara

Albisteak

Salmenten Bizkortze Ihardunaldian parte hartu genuen

17/07/2009

Uztailaren 14an Sondikako Izartza Jatetxean Behargintza Txorierrik Salmenta Bizkortze ihardunaldia antolatu zuen. Ekintza Txorierri Sarean Programa barruan dago.

Salmenten Bizkortze Ihardunaldia

Ihardunaldi honen helburua Txorierriko enpresen arteko harremanak eta elkarlanak bultzatzea izan zen. Gure ustez helburu hau lortu egin zuten.

Guk ere parte hartu genuen ekitaldi honetan, oso aukera ona iruditu zitzaigulako alde batetik enpresen arteko komunikazioa eta harremanak sortzeko eta bestetik gure zerbitzuen berri emateko.

 SPMutualiaren aurkezpena

60 enpresa inguru bildu ginen, lunch batekin hasi zen dena, gero mikrofono irekian 15 enpresek parte hartu genuen, bakoitzak bere enpresaren aurkezpena egiteko.

Hau amaitzerakoan Speed Dating-a hasi zen, horrela enpresaren aurkezpena bikoteka egin genuen.

Bukatzeko Padel eta Futbito txapelketetako irabazleen sari banaketa egin zen.

Dena oso ondo irten zen eta antolatuko den horrelako beste ekitaldi baten zain gaude bertan parte hartzeko.

 

 
  Hasiera Hemen Gaude Kontaktua

Esteka interesgarriak

Lege-oharra Pribatutasun Politika