Mutualia Sociedad de Prevención de Riesgos laborales

castellano
Quienes somos Que ofrecemos Obligaciones del empresario Donde estamos Servicios Informacion Contacto
Sociedad de Prevención Mutualia
 
Nortzuk Gara

Albisteak

 

Angel Carcoba.
Amiantoan aditua
Ikerketen arabera, amiantoak 10.000 lagun hilko ditu datozen 20 urteetan Euskal Herrian. Gutxika, arazoa oihartzun mediatiko zabalagoa lortzen ari da.

«Amiantoarena zigorrik gabeko genozidio baten kasua da»

 

2010/09/15 - Berria

 

Andoni Etxeberria.

Bilbo

Angel Carcoba (Santander, 1947) CCOOko sindikalista da, eta Espainian amiantoaren aurkako borrokaren aitzindarietako bat. Carcoba Bilbon izan da, arazo hori jorratzen duen La lana de la salamandra liburua aurkezteko. Mineral pozoitsuak kaltetutakoekin eta horien senideekin ere bildu da.

Liburuak, dokumentalak, albisteak... amiantoaren arazoa gero eta oihartzun handiagoa hartuz doa.

Hiru hamarkadatako lanaren fruitua da: isiltasunaren haustura. Amiantoaren gaiari frankismoaren bukaeran ekin nion nik. Arazoa ezezaguna zen garai hartan, eta langileok zientzialariei aurreratu gintzaizkien arriskuak salatzerakoan. Urte luzean finantza lobby-engatik isiltasuna inposatu zen. Alabaina, azken urteetan lortzen ari gara gure salaketak entzunaraztea.

Zergatik behar izan zuen Espainiak horrenbeste urte amiantoa debekatzeko?

Europako Batzordeak 1978an egindako txosten batean aitortu zuen amiantoak minbizia sortzen zuela. Hori ikusita, herrialde eskandinaviarretan, Alemanian eta halakoetan segituan debekatu zuten. Espainian, zuntz hilgarria erabiltzea legezkoa izan zen beste hogei urtez: 2002an debekatu zuten. Milaka heriotz saihestea posible izan zatekeen. Alabaina, amiantoaren lobby-aren presioek, Uralita enpresarenak edo Banco Santanderrenak tartean, agintariengan pisu handiagoa izan zuten.

 

 GEHIAGO IRAKURRI

 

 

 
  Hasiera Hemen Gaude Kontaktua

Esteka interesgarriak

Lege-oharra Pribatutasun Politika